Itzuli

Sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute Hego Euskal Herrian

2012-02-17 08:19:07 Ubane Maderaerantzun 1

Gaur, 11:00etan erregistratuko dute martxoaren 29rako greba orokorrerako deialdia ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS eta EHNE sindikatuetako ordezkariek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Eta ordu berean gauza bera egingo dute Iruñeko Lan Sailean.

Sindikatuok deitutako protesta lan eta negoziazio kolektiboaren erreformaren kontrakoa da. Joan den astean Estatuko gobernuak onartutako erreformen kontra, hain justu. Era berean, Euskal Herriko giza eta lan eskubideak defendatu gura dituzte.

Erantzunak

Leire Kortabarria - 2012-02-17 09:19:00

Hiru sindikatuak ez du greba babesten. Honako oharra ipini du bere webgunean:

"Azken orduotan zenbait hedabidetan agertu diren albisteen harira, HIRU Euskal Herriko Garraiolari autonomoen sindikatuak argitu nahi du gaurkoz sindikatu honek ez duela deitu ezta babestu ere ezein greba orokorrerako deialdirik, eta sindikatu honen izenan hitzegiteko gai direla soilik bere Exekutibako kideak eta bozeramaile ofizialak".

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz