2012-01-29 18:11:45 Usoa Agirre
Preferente mailan jokatu dute aurten Aloña-Mendiko neskek, baina datorren urtean goi-mailako mailan arituko dira Euskadiko txapelketa jokatzen. Gaur eguerdian Aiala Zarautzen kontra Oñatin jokatutako partidua galdu egin dute, 21 eta 22ko emaitzarekin, baina mailaz igotzeko eurekin lehian zegoen Errenteriako Ereintzak ere galdu egin du. Hala, oñatiarrek lortu dute datorren urtean goiko mailan jokatzeko lekua.
Oñatin gaur jokatu den partidua oso berdinduta aritu dira bi taldeak. Hasieran oñatiarrak joan dira auretik; partidua amaitzeko 15 minutu falta zirela bi golez aurretik zihoazen. Baina azkenean gol bategatik galdu dute.
Hala eta guztiz ere, pozik ziren oñatiarrak partidua galdu arren ere mailaz igo dutelako. Ospatzeko bazkaria egin dute.

Aloña-Mendiko neskak, Aiala Zarautz taldearen kontrako partiduan. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko