2012-02-21 13:02:00 Eneko Azkarate
Aratuste martitzena gaur eta mozorroak Oñatin ere. Goizean, bi ikastetxetakoak mozorrotuta: Errekalde Herri Eskolakoak eta Elkar Hezi ikastetxekoak. Lehenek, euskal jaiak ospatu dituzte eskolako jolaslekuan. Adinaren arabera mozorrotu dira eta maila bakoitzean euskal jai bat irudikatu dute: Marijaia eta Zeledon; Joaldunak; San Ferminak; Arrantzaleak; Corpus jaiak; Sanjuanak; Donostiako Estropadak, eta Arrasateko Maritxu Kajoi irudikatuko dituzte. Elkar Hezikoek, Mari Domingiren irudia ezagutzeko antolatu dituzte Aratusteak. Kalerik kale aritu dira.
Hauxe da arratsalderako Oñatin antolatu dutena:

Oñatiko Errekalde eta Elkar Hezi ikastetxekoak. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko