Itzuli

Eskola kirolaren gaineko balorazio positiboa egin dute ikasleek

2009-06-30 10:06:42 Maider Arregi

Kirol Zerbitzuak kaleratu ditu 008/09 ikasturteko asebetetze inkesten emaitzak. Eskola Kirolak 1etik 10era bitartean jaso duen nota 'oso ona' izan da. Ikasleek emandako nota orokorra, berriz, 8,79koa. Gainera, 2009/2010 ikasturteko egutegia ere dagoeneko kaleratu du Kirol Zerbitzuak. Hemen dituzue ikusgai:

Partaideak LH 3tik LH 6ra bitarteko 390 ikasle izan dira. Lortutako inkesta emaitza zuzenak 131. Beraz, inkesta lagina %33 izan da. Baloratu diren gainontzeko alorrek ere oso nota onak jaso dituztela adierazi dute kirol sailetik. Notarik okerrena topaketen iraupenak jaso du 7,87 punturekin; notarik hoberena 8,79rekin, zapatuko ekintzak jaso du.

Eskola kiroleko inkesten emaitzak, 2008-2009 (pdf, 3kb)

Eskola Kiroleko egutegia 2009/2010 (pdf, 20kb)

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz