Itzuli

Ertzaintzak presoekin lotutako materiala eraman du Irati eta Iluntz tabernetatik

2010-02-08 16:21:42 Ubane Madera

Iratiko zein Iluntz tabernetako lekukoek kontatutakoaren arabera, hainbat ertzain taberna bi horietan sartu berri dira eta presoekin lotutako materiala eraman dute. "Hiru itxulapiko eraman dituzte hemendik, oharrak-eta ipintzeko zegoen kortxoa ere bai, eta baita presoekin lotutako bestelako materiala ere", kontatu dute Irati tabernan.

Irati tabernan "mehatxatuta" ere sentitu dute euren burua, poliziek esan dietelako "halako kontuak kendu ezean, hurrengo eurak eramango" dituztela.

Lekukoen arabera, antzera jokatu dute Iluntz tabernan ere. "Amnistiaren aldeko logoa, itxulapikoak, presoen aldeko errifak… eraman dituzte eta argazkiak atera dizkiote taberna osoari", kontatu dute Iluntzen.

Bai Iratin eta baita Iluntzen ere, bigarren aldia da polizia presoekin lotutako materiala eramatera sartzen dela.

 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz