Itzuli

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Aretxabaletan, ustez lapurreta egiteagatik

2010-08-04 11:33:09 Arantzazu Ezkibel

Gaur goizaldean izan da gertakaria Aretxabaletako Etxebarri auzoan. Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu, 25, 27 eta 31 urtekoak. Iturri ofizialen arabera, goizaldeko 4:00etan lantegiko zaintzaile batek Ertzainei deitu die kanpoaldean hiru gizonezko txatarra batzen zebiltzala esanez. Ertzainak lekura joan direnean, ustezko lapurrek ihes egin dute. Hala ere, momentuan, bat harrapatzea lortu dute; beste biak ordu bat beranduago harrapatu dituzte.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz