2010-07-11 20:12:44 Txomin Madina
Menu oparoa izan dute gaur erretiratuen bazkarira joanzdren 140 antzuolarrek; besteak beste, bakailaoa bizkaitar erara eta solomoa txanpinoiekin.
Hogei herritar inguru ibili dira dena prestatzen: mahaiak jarri, zerbitzatu eta baita sukaldari lanetan ibili ere. Eta erretiratuek eskertu dute, gustura asko jan dituzte-eta platerean jarritako guztiak. Gustura asko, umore onean eta kontukontari.
Bazkalostean, dantzaldia izan dute Miguel Guridi musikari oñatiarrarekin. Erretiratuak animatu dira gorputza mugitzera, eguenean hasiko diren jaietarako entrenatu guran akaso.
Erretiratuen bazkari animatua, herriko jaien aperitiboa Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko