Itzuli

Erretiratu taldeak dira orain museoko bisitariak

2010-06-24 12:49:51 Mirari Altube

Bisitari kopurua mantendu egin dute gatz museoan azken urtean, krisi sasoia izan arren. Ikastetxeetako umeen bisitek behera egin dutela onartu dute museoko arduradunek, baina erretiratu taldeenek gora egin duten heinean.

Egunotan, esaterako bi talderen bisitak jaso dituzte, bata erretiratuena eta bestea nagusien egoitza bateko kideena. Museora ez ezik, Dorletako santutegira eta Jakion kontserba enpresara ere egiten dituzte bisitak.

Ordutegia

Museoko ordutegiak ez du aldaketarik izango abuztua iritsi bitartean. Hala, zapatu eta domeketan bi bisita gidatu egiten dituzte: 12:00etan, euskaraz; eta 13:00etan, gazteleraz. Hala ere, taldeak, aurrez deituz gero, beste ordu batzuetan ere hartzen dituzte. Abuztuan, ostera, oraindik ez dute erabaki zein ordutegi jarri. Udal ordezkariekin batera adostu gura dute museoko arduradunek.

V. gastronomi jardunaldiak

Bestalde, Soran Etxea hoteleko jatetxea Debagoieneko mankomunitateak antolatutako V. gastronomi jardunaldiak egiten dabil, beste jatetxe batzuekin batera. Hala, ekaina bukatu bitartean eskainiko dute bakailaoarekin eta ortuan ekoiztutako produktuekin osatutako menu berezia.

Soraneko arduradunek jakinarazi dute, gainera, udan sartu orduko menu bereziak eskaintzen hasiko direla 25 eurotan –ardoa eta kafea barne–: "Ea uda sasoia animatzen dugun horrela".

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Erretiratu taldeak dira orain museoko bisitariak Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz