2012-02-03 10:54:03 Maider Arregi
(11:00 eguneratua): Gi-2632 errepidea zabalik eta garbi dago, arazo gabe; Baserri bideak eta herriko espaloiak ere garbi. Izotza dagon guneetan gatza botatzen dihardute udaletxeko brigadakoek. Herritarrei gomendioa izotzarekin kontuz ibiltzeko. Gura duenak gatza eskatu dezake udaletxean eta baita palak ere atariak garbitzeko. Dena den izotz plakak daude bazterretan eta kontu handiz gidatzea gomendatu du Herrizaingo Sailak. Bestetik, Donostia-Tolosa-Beasain-Zumarraga-Bergara-Elgeta-Durango-Bilbo Kanpanzarretik doan autobus zerbitzuak ez du Bergara-Elgeta tartea egingo. Zapatu iluntze eta domekarako barriz be edurra ei dator. Udaletxeak martxan dauka elurraren protokoloa astebukaeran ere elurra iragarri dutelako. Esan ere domekako bisita gidatua bertan behera geratu dela.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko