2012-02-08 08:37:28 Eneko Azkarate
Elur ekaitza, apurka-apurka, baretzen joan da eta arratsalde-iluntzean gutxi egin du, elur kizia. Hotza egiten jarraitzen du, ordea, eta Euskalmetek aditzera eman du alerta laranjarekin segituko dugula hurrengo orduetan, izotzarengatik, batik bat. Zero azpiko tenperatutak izan ditugu egun osoan eta gaua gorria izango da. Errepideak egoera hobean daude, halere. 20:00etan, Kurtzetan bakarrik behar ziren kateak. Ibarreko gainerako portu guztiak zabalik daude, baina arreta handiarekin gidatu behar da. Izan ere, Aretxabaletan, esaterako, bi zauritu izan dira auto itsripuan goizean.
Arratsaldeko 14:00etan hauxe da errepideen egoera Debagoienean (Iturria: Herrizaingo saila):

Elurtea Arrasaten, erdigunean, goizeko 8etan. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko