2012-02-05 09:09:06 Julen Iriondo
Euritan esnatu da eguna Debagoieneko herrietan –gehienetan behintzat–. Tenperatura altuxeagoak espero dira gaurko (2º goizeko 8:30ean Arrasaten) eta elurra 300-500 metrotik gora egingo du goizean; beraz, Elgetan eta Leintz Gatzagan izango dute elurretan ikusteko aukera gehien.
Eguerditik aurrera, berriz, 800 metrora igoko da elur maila. Prezipitazioak arinak baina etengabeak izango dira. Mendateei dagokienez, Kurtzetak, Aramaio eta Legutio artean, itxita jarraitzen du kamioi eta ibilgailu artikulatuentzat. Autoek kontuz pasa behar dute bertatik. Beheko errepideetan euriak bideak garbi egotea ekarriko duen bitartean, 500 metro inguruko garaiera duten mendatetan aurreko egunetan baino elur gehiago pilatu daiteke goizean.

Udanako mendatea, irekita goizeko 8:00etan. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko