2012-01-27 16:49:17 Jokin Bereziartua
Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoak Sailak aldaketak iragarri ditu erdiguneko asfaltatze lanetan. Amaia antzoki pareko zebra bidea eta ondoko aparkalekuak urtarilaren 30ean eta 31n egokituko dituzte. San Frantzisko kalearen txanda hilaren 31n izango da eta otsailaren 3an eta 6an artean Arrasate pasealekua eta Gazteluondo sarrera konponduko dituzte. Azkenik, otsailaren 7an ospitaleko aurreko aparkalekuan arituko dira.
Otsailaren 3an eta 6an egingo diren lanetan alde zaharreko zirkulazioak aldaketak izango ditu: Maalatik sartzen diren autoak Erdiko Kale eta Olartetik irten beharko dira. Euririk egiten ez badu beteko dira datak.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko