2009-06-22 15:26:12 Larraitz Zeberio
Zapatu goizean, atletismo proba ezberdinetan trebatzeko aukera izan zuten herriko umeek. Hamabost bat gaztetxo gerturatu ziren Egoki elkarteak Udalarekin batera antolatutako atletismo jardueretara. Gustura aritu ziren umeak. Diziplina horiek guztiak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan zuten aste bukaeran.
Uztailerako ere kirol ekintzak antolatu ditu Udalak. Helduendako spinning, pilates, yoga eta tai txi saioak proposatzen dituzte; umeendako eta gazteendako trialsin saioa uztailaren 9an eta 11n; eta gazteendako eta helduendako arku tiroketa saioa uztailaren 22an. Ekitaldi horietan izena emateko epea zabalik dago udaletxean.
Egokik antolatuta atletismo ekintzak egin zituzten umeek zapatuan Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko