2012-02-06 11:33:53 Mirari Altube
Kurtzebarri institutuko Batera guraso elkarteak eta Udaleko Prebentzio Sailak drogen gainean jarduteko gurasoendako prestakuntza saioak antolatu dituzte. Bihar eta eguenean, landuko duten gaia da: Drogen gehiegizko kontsumoa. Egoera erreala. Eta otsailaren 15ean: Alkoholaren kontsumoak aztertzen. Arkupen dira saioak (18:00-19:30) eta guraso guztiendako dituzte ateak zabalik.
Arrasateko San Juan de Dios ospitaleko Rehabilitazio Zerbitzuaren eta Sarrera Unitatearen lan taldeko kideak etorriko dira bihar eta eguenean drogen gehiegizko kontsumoaren gainean jardutera, eta egoera errealen berri emango diete gurasoei.
Otsailaren 15ean, ostera, Cristina Saez de Arregui psikiatra eta Alkoholiko Anonimoak taldeko bi kide izango dira alkoholaren kontsumoaren ondorioen gainean hausnartzeko.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko