Itzuli

Drakes taldeak egubakoitzean aurkeztuko du diskoa

2010-08-31 10:28:28 Leire Kortabarria

Oñatiko punk-rock Drakes taldeak disko berria, 'Si nos dejan, no keremos' izenekoa, aurkeztuko du egubakoitzean, hilak 3, Ibarrondo liburudendan. Ondoren, 22:30ean, kontzertua egingo dute Atzeko kale auzoan, Show Business-ekin batera.

Drakes taldeak 2005ean grabatu zuen maketa bat. Danbaka musika lehiaketan parte hartu zuten, eta ikusleen saria irabazi zuten. Iaz, Oñati 2zirik biran parte hartu zuten, eta herriko beste talde batzuekin batera diskoa grabatu zuten.

Oraingoz, A correr!! abestiaren bideoa ikus daiteke euren webgunean.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Drakes taldeak egubakoitzean aurkeztuko du diskoa Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz