Itzuli

Dorleta Bibreixon jaialdia antolatu du herritar talde batek

2009-07-03 13:42:25 Mirari Altube

Bihar izango da Dorleta Bibreixon jaialdia, hain zuzen Dorleta inguruan. Hainbat eratako erritmoak lantzen dituzten taldeen kontzertuak izango dira bertan.

Herritar talde batek antolatu du Dorleta Bibreixon jaialdia: "Dorletak magia berezia dauka eta, hilaren 7an ilbete izango dela jakinik, ilargia oso polita egongo da", jakinarazi digute antolatzaileek. Etxetik jatekoa eroaten dutenek mahaiak izango dituzte bertan afaltzeko eta taberna txiki bat ere egongo da. Eguraldi onik ez dago iragarrita biharko, hortaz, zera diote antolatzaileek: "Eguraldi benetan kaskarra badago bertan behera utziko dugu jaialdia".

Erritmo nahastea

Hainbat eratako erritmoak lantzen dituzten taldeak izango dira, "era ezberdinetakoak, baina guztiak lasai antzekoak" antolatzaileen esanetan. Eta guztiak Euskal Herrian egindakoak: "La Pulguilla emakume gasteiztarra izugarria da flamenkoa dantzan", diote. Arrasateko Ain1 taldeko neskek, ostera, musika, poesia eta dantza bateratuko dituzte. Eta Hendaiako Soon Comek reggaea ekarriko du. Durangon bizi den Mongok, ostera, bluesa du iturri nagusia, nahiz eta estilo ezberdinetako kantak egin; gainera, gehienak, euskaraz. Kontzertuen ostean Esther disko jartzaileak jai giroa luzatuko du.

Hona egitaraua:

San Migel Plazan (19:00-20:00)
Ain1 eta La Pulguilla

Dorletan (22:30)
- Ain1 (Arrasate; musika, poesia eta dantza)

- La Pulguilla eta lagunak (Gasteiz; flamenkoa)

- Soon Come (Hendaia; reggaea)

- Mongo (Durango; soula, jazza eta bluesa)

- DJ Esther  

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Dorleta Bibreixon jaialdia antolatu du herritar talde batek Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz