2011-09-28 15:09:27 Jokin Bereziartua
Ibai-Arte merkataritza elkarteak hilero kanpaina berria estreinatzen du. Bada, udazkenaren etorrerarekin deskontu bereziekin datoz: urrian eta azaroan zehar Ibai-Arte txartela erabiliz "ustekabeko" deskontuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek. Astean modu aleatorioan aukeratutako egun batea eta programaturiko ordutegian burutzen diren erosketa guztietan deskontuak izango dira. Ibai-Arten gero eta gehiago erosi orduan eta aukera gehiago deskontuez gozatzeko, beraz.
4. 000 euro banatuko dira deskontutan erosketak Ibai-Arte txartelarekin ordaintzen dituztenen artean. Unean bertan jakingo du bezeroak zortekoa izan den edo ez, izan ere, datafonotik ateratzen den papertxoan agertuko da deskontua erantsita. Ekimen honen bitartez Ibai-Artekoek euren bezeroak saritu nahi dituzte, "urte osoan zehar gure bezeroek herriko merkataritzarekiko agertzen duten fideltasunagatik".
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko