2012-02-15 12:16:08 Jokin Bereziartua
Zapatuan Aratusteak ospatuko dituzte Aramaion. Pasa dira urte batzuk dagoeneko gazte asanbladak eta Udalak elkarlanean egun osorako egitaraua pestatzen dutenetik. Honela azaldu digu Jone Arriolabengoa asanbladako kideak: "zapatuan ezer gutxi egoten zen, txokolatea eta mozorro lehiaketa bakarrik. Hala, gazteok erabaki genuen zerbait egin behar zela egun horretan herria girotzeko eta horregatik hasi ginen egun osorako egitaraua antolatzen, herri bazkari eta guzti". San Martin eskolako haurrek, bestalde, martitzen arratsaldean ospatuko dute mozorroen jaia.
Herri bazkarirako txartelak gaur arte daude salgai 12 eurotan, Eki –agortu dira–, Anboto, Anai eta Goiko tabernetan. 80 bat lagunendako lekua egongo da San Martin eskolako jantokian eta menua honakoa izango da, Arriolabengoak aurretu duenez: entsalada, haragi gisatua eta tarta.
Hona hemen zapaturako prestatu duten egitarau osoa:

Zapatuan Aratusteak izango dira Aramaion. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko