2012-02-05 19:37:41 Amaia Txintxurreta
Natra Oñatik ezin izan zion aurre egin sailkapenean bigarren doan Cafes Aitona taldeari. Defentsan ez ziren fin ibili oñatiarrak eta hirugarren laurdenean erabaki zen partidua; Natra Oñatikoak erasoan nahiko ondo aritu ziren, baina ez defentsan. Gainera, donostiarrek eraso gehienetan lortu zituzten puntuak eta oñatiarrak ez ziren gai izan ondo defendatzeko. Beraz, partiduaren azkeneko laurdenak ez zuen ezertarako balio izan, ordurako partidua erabakita zegoen.
Lehenengo bi laurdenetan partidua nahikoa orekatuta egon zen eta ondo moldatu ziren txantxikuak, baina hirugarrenean "apurtu" zen lehia Xabi Igartua entrenatzailearen hitzetan. Ordutik aurrera txantxikuek ezin izan zituzten aurkarien erasoak gelditu.
Cafes Aitona talde indartsua zen oñatiarrendako, izan ere, donostiarrek dagoeneko hamar partidu irabazi dituzte eta lau besterik ez dituzte galdu. Oñatiarrek ostera, bi irabazi dituzte eta hamabi galdu. Datorren astean sailkapenean azkeneko postuetan dagoen Torrelavegaren aurka jokatuko dute oñatiarrek irabazteko asmoz.
MUk ere jipoi galanta jaso zuen Santurtzi liderraren kantxan; 104 eta 56 galdu zuten.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko