Itzuli

Datorren asteburuan egingo dute hirunako saskibaloi txapelketa Bergaran

2009-07-02 15:52:42 Xabi Urzelai

Iazko hirunako txapelketa arrakastatsua errepikatzeko Bergara saskibaloi taldea buru-belarri dabil lanean. Uztailaren 11n eta 12an egingo dute II. Soraluce S. Coop. trofeoa, baina bertan parte hartu gura duten taldeek argi ibili behar dute, domekan, hilak 5, amaituko delako izena emateko epea.

Hirunako saskibaloi txapelketan izena eman gura duten taldeek hemendik har dezakete izena emateko orria, eta bete eta gero, bergarasaskibaloia@gmail.com helbide elektronikora bidali.

Kategoria guztiak
Txapelketa kategoriaka banatuko dute, eta hau da txapelketan parte hartzearren ordaindu beharrekoa: alebin eta infantilek 8 euro taldeko, kadeteek eta gazteek 12 euro taldeko, 1991n edo lehenago jaiotako koadrilek 20 euro, eta elite mailako seniorrek 40 euro taldeko.
Hala, kuota BKEk Kutxan duen ondorengo kontu korrontean sartu behar da: 2101 0070 80 0010595338, taldearen izena jarrita.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Datorren asteburuan egingo dute hirunako saskibaloi txapelketa Bergaran Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz