Itzuli

Cinetube legezkoa dela dio epaileak, 'Sinde Legea' indarrean sartzeko gutxi falta denean

2012-02-14 10:49:48 Jon Berezibar

Cinetube kasua artxibatu du Arabako Lurralde Auzitegiak webgunean ez delako edukirik gordetzen eta, ondorioz, handik zuzenean ezin delako ezer jaitsi. Defentsarako abokatuak gainera, sententzia eskuan, adierazi du Jabetza Intelektualaren Legea eta Zigor Kodea aldatu barik, prebarikaziotzat har daitekeela Sinde Legeak ahalbidetuko duen esku-sartzea.

Hain zuzen, hilabete barru sartuko da indarrean Sinde Legea, Auzitegi Gorenak kautelazko etenaldi bat ez badu agintzen, behintzat.  Martxoaren 1ean da sartzekoa indarrean lege berria eta Arabako Lurralde Auzitegiarenaren moduko sententziek kolokan jar dezakete neurri berriaren legezkotasuna eta gatazka sortu.

Cinetube guneak filmak deskargatzeko loturak eskaintzen zituen, webgunetik kanpoko zerbitzarietan aurki zitezkeenak, eta webgunetik bertatik, hortaz, ezin zitekeen edukirik jeitsi, bakarrik edukiok aurkitzeko helbideen zerrenda ematen baitzuten.
Orain dela hiru urte salatu zuten Hollywoodeko produkzio-etxe handiek Cinetube, egile eskubideak urratzen zituelakoan. Epaileak ez du, ere ez, delitutzat jo lotura horiek publiko egiteko ekintza. Erabakia irmoa da eta ez da errekurtsorik onartuko gainera.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Cinetubeko karteldegiko irudi bat. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz