Itzuli

'Bodologoak', edo nola berotu barre algarekin gau hotz bat

2012-02-12 00:32:50 Txomin Madina

Atzo gauean egin zuen debuta Debagoienean Bodologoak antzezlanak, Elgetako Espaloian. Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadi hirukoak ezkontza baten osteko umorez jositako gogoetak eroan zituen agertoki gainera, bakarrizketa kateatu moduan aurkeztuak. Bai bakarrizketetan, baita hirurek elkarrekin berbetan agertzen ziren uneetan ere ikusleen barre algarak izan ziren nagusi. Errez poltsikoratu zuten publikoa, besteak beste Elgetan egiten zuen hotzari erreferentzia eginaz.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz