Itzuli

Bittor Alkiza, Iker Egaña eta Jon Urtzelai, futboleko prestakuntza integralaz berbetan

2012-01-30 17:17:28 Mireia Bikuña

Aloña Mendi futbol sailak antolatuta mahai-ingurua egingo dute, egubakoitzean, otsailaren 3an, kultura  etxean, 19:00etan.  Guraso, entrenatzaile eta jokalariendako mahai-ingurua da.

Aratz Losada izango da moderatzailea, eta futbolean eskarmentu handia duten hiru lagunei egingo dizkiei galderak. Bittor Alkiza Realako eta Athleticeko jokalari ohia da, eta egun Realeko harrobiko taldeen prestakuntzaren arduraduna. Iker Egañak Aloñan eta Mondran jokatu zuen. Egun Athleticeko prestatzaile fisikoa da. Aurretik lan bera egin zuen Eibarren eta Realean. Jon Urtzelaik aurten utzi du futbola. 15 urtez futbol profesionalean jokatu ondoren (Reala, Vecindarioa, Barakaldo, Eibar...), belauneko lesio bategatik erretiroa hartu du.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Alkiza, Egaña eta Urtzelai. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz