Itzuli

Bisita gidatuak Zubiate labea ezagutzeko

2010-08-18 15:36:58

Zubiate labea balioan jarri nahi du Aranzadi zientzia elkarteak, izan ere, Euskal Herrian gordetzen den zeramika labe adibide onenetakoa da eta, gaur egunera arte iritsi den mota horretako bakarra da Gizpukoan. Horretarako, bisita gidatuak antolatu dituzte eta erreserbak aurrez egiteko eskatu dute.

Enrique Ibabek, “La Cerámica Popular Vasca” liburuaren egileak, 1974an aurkitu zituen, beste instalazio batzuen artean azkutaturik, labe zaharra eta horrekin batera buztinola osatzen zuten gainontzeko elementuak; tornu gelak, lehorketa guneak, zeramika biltegiak….

Gaur egun gordetzen den elementu bakarra labea da, eta Aranzadi zientzia elkarteak zaharberritu eta sendotu ostean balioan jarri nahi du ekimen honekin.

 

Uztailetik irailera:

Astelehenetik ostiralera:  09:00etatik  14:00etara

Astearte eta ostegunetan: 18:00etatik  20:00etara

Ohizko ordutegia: 09:00etatik  14:00etara

 

 

Informazio gehiago eta erreserbak egiteko:

 

Ibarraundi Museoa. Tel.: 943 71 54 53

 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz