Itzuli

Biltegiaren teilatua konpontzen

2010-06-17 11:12:43 Mirari Altube

Aurrera doaz Udal biltegiaren teilatua konpontzeko lanak. Eskoriatzako Ramel igeltserotza enpresa dabil horretan eta ondo bidean laster izango dute bukatuta.

Madrilgo gobernuak hitzemandako dirulaguntzarekin dabiltza egiten lanok. Biltegi lanak egiten ditu orain eraikin horrek baina etorkizunean beste erabileraren bat izan dezakeela uste dute Udal agintariek, gatz museoarekin zerikusia duena behar bada, eta horregatik erabaki dute konpontzea.

E-planaren lehenengo dirulaguntzarekin bete teilatu bat konpondu zuten, Santa Kolunba ermitarena hain zuzen Noizbait gatz museoaren harrera gune izatea gurako luke Udalak.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Biltegiaren teilatua konpontzen Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz