Itzuli

Bideo-jokoak, ekonomian eta hezkuntzan ondasuna

2012-02-09 14:39:17 Leire Kortabarria

Bideo-jokoen industria gero eta handiagoa da eta gero eta diru gehiago mugitzen du mundu osoan. Hego Euskal Herria eta Espainia Europako laugarren bideo-jokoen merkatu handiena dira, eta aisialdi arloko kontsumo-sektore handiena da bideo-jokoena dagoeneko, musikaren eta filmen gainetik.

Euskal Herrian, DigiPen Teknologia Institutua dago, Zierbenan; bertako arduradun bat, Aitziber Azkondo, debagoiendarra da. Horrez gain, aurten bi ikasle debagoiendar ditu: Jon Sanchez eta Markel Madina.

Hezkuntza aldetik ere, bideo-jokoak gero eta hobeto baloratuta daude, eta pedagogo askok tresna ezin hobetzat dituzte umeak abilezietan eta baloreetan hezteko. Aurten, HUHEZIk bideo-jokoen eta hezkuntzaren arteko harremanari eskainiko dizkio bere Komunikaldiak.

Horretaz guztiaz erreportaje zabala izango da biharko Goiena paperean.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

DigiPen ikastetxearen campusa, Zierbenan. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz