Itzuli

Bide Ertzeanek lan berria estreinatuko du martxoaren 19an

2010-02-25 15:32:19 Mirian Biteri

Aitzorrotz kultura elkarteak asteon iragarri du martxoan musika emanaldi bikaina egongo dela herrian. Martxoaren 19an, Bide Ertzean taldea izango da berriro Eskoriatzan, Leidor Session izeneko lana aurkeztera. Unibertsitateko aretoan izango da zuzenekoa, 22:30ean.

Gainera, jakinarazi du dagoeneko salgai daudela Inkernu tabernan kontzertu horretarako sarrerak, 5 eurotan. Horren harira, gomendatu dute ahalik eta azkarren erostea, eserleku kopurua mugatua da-eta.

Gaur UEK eta Zain

Bestalde, gaur gauean musika nagusituko da ostera ere Inkernun. UEK eta Zain taldeek kontzertua eskainiko dute, 23:00etan. UEK 1999.urtean jaio zen Keu Agirretxearen eskutik. Horrekin batera, baxuan Mikel Arakistainek eta baterian Aitor Aristondok osatzen dute egun taldea. 10 urte bete dituztela ospatzeko, kontzertuetan murgilduta dago hirukotea. Zain talde bizkaitarra, berriz, 2005-2006ko neguan sortu zen. Punk-rock-poparen arteko nahasketa egiten du.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Bide Ertzeanek lan berria estreinatuko du martxoaren 19an Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz