2012-02-08 12:05:03 Eneko Azkarate
Opel Corsa batek eta Citroen Jumper furgoneta batek elkarren kontra jo dute gaur, 10:50etan, Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko mugan, Almeneko bidegurutzearen inguruan. Istripuaren ondorioz, bi lagun zauritu dira, autoan zihoazenak, eta Debagoieneko Eskualde Ospitalera, Arrasatera, eroan dituzte. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte autotik. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, errail bat itxi dute eta trafikoa bideratzen dihardute ertzainek. Bestalde, aditzera eman dute bi zaurituak ez dituztela larri eroan ospitalera.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko