Itzuli

Bi taldetan banatuta 40 bat ume izango dira aurten udaleku irekietan

2009-07-01 18:30:39 Larraitz Zeberio

Astelehenean, hilaren 6an, zabalduko dituzte udako udaleku irekiak Elgetan.

42 umek eman dute izena aurten udalekuetarako, eta bi taldetan antolatu ditu Udalak. "2-5 urte bitarteko txikiekin talde bat osatuko dugu, eta hortik gorakoekin beste bat. Hiru hezitzaile egongo dira; bi txikiekin eta beste bat handiekin. Nik neuk ere esku bat botako dut", adierazi du kultura teknikari Xabier Gabiñak.

Uztailaren 24ra arte

Kirol jarduerak eta tailer ezberdinak egingo dituzte umeek hilaren 24ra arte luzatuko diren udaleku irekiotan. Harrera gunea estreinatuko dute, gainera, ludoteka berrira eramango beharko baitituzte gurasoek. Astelehenean, lehenengo egunean, 09:00ak eta 10:00ak bitartean eraman beharko dituzte. Leku berean jasoko dituzte, 13:00etan.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz