Itzuli

Bi langile zauritu dira AHTren lanetan, Antzuolan

2012-02-05 13:15:46 Julen Iriondoerantzun 1

Leherketa batean zauritu eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, erreduren sailera. Egubakoitz arratsaldean gertatu zen istripua, Antzuola eta Ezkio- Itsaso arteko zatiko tuneletako baten lanetan.

Ezagutzen ez diren arrazoiengatik harrapatu zituen langileak leherketak; anbulantzia iritsi eta ezbeharraren lekuan hartatu zituzten aurrena, eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten gero, erreduren sailera.
Ez da AHTren zati honen lanetan gertatu den lehenengo istripua; iazko abuztuan, 29 urteko langile batek hanka galdu zuen beharrean ziharduela izandako istripuan.

Erantzunak

Monika Belastegi - 2012-02-06 16:20:39

Eztandaren arrazoiak argitzeke daude orandik, Lakuako Garraio departamenduak eta Euskal Trenbide Sareak Efe agentziari esandakoaren arabera.

Osakidetzak emandako parte medikoaren arabera, 33 eta 27 urteko bi zaurituek erredurak dituzte, aireztatzea mekanikora konektauta daude eta pronostikoa larria da. Gurutzetako ospitaleko erredura unitatean daude.

33 urteko beharginak bigarren maila ertaineko erredurak ditu, gorputzaren %5ean eta bertebra haustura. 27 urtekoak gorputzaren %20 du erreta; hortik %11, hirugarren maiako erredurekin.

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz