Itzuli

Bi instalazio fotovoltaiko berri jarriko dituzte Eskoriatzan

2009-07-01 10:51:00 Usoa Agirre

Eskoriatzako Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak 2008 hasieran sinatutako hitzarmenaren baitan, bi instalazio fotovoltaiko jarriko dira Eskoriatzan, Luis Ezeiza herri eskolan bata eta liburutegian bestea. Instalazio horiek jartzeko bete beharreko tramiteetan aldaketak izan direla-eta, iaz egin beharreko lan hauek atzeratu egin dira.

Joan den astean Bibliotekako teilatuan segurtasun neurriak jarri zituzten eta asteon eguzki panelekin hasi dira. Astebeteko lana izango dutela aurreikusten dute.

Luis Ezeiza Herri Eskolan ez dute babes neurri berezirik jarri behar, teilatua laua baita, beraz Herri Eskolan zuzenean hasiko dira panelekin.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz