2011-11-03 11:25:47 Amaia Txintxurreta
Zabalotegi aretoak Bergara eta Antzuolako 200 gaztetxo inguru hartuko ditu asteburuan Kantari karaoke ikuskizunarekin. 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek 50 talde inguru osatu dituzte eta ikasi dituzten euskal kantuak abestu eta dantzatuko dizkigute beste behin. Gutzira hamar saio ekoiztuko ditugu; bost zapatuan eta beste bost domekan. Grabazioekin arratsaldeko 16:00etan hasiko gara eta edonor joan daiteke ikuskizunekin gozatzera. Ondoren, Goiena telebistan emitituko ditugu saio guztiak.
Bergara eta Antzuolako izar gazte baina handiak prest daude orain arte horrenbeste entseatu dituzten kantuak taula gainean eskaintzeko. Bergarako Zabalotegi aretoan izango dira ikuskizunak zapatuan eta domekan eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera bertaratu ahal izango dira parte hartu behar duten gaztetxoen gurasoak, anai-arrebak, aiton-amonak, lagunak...
Gogoratu, Kantari ez da lehiaketa bat, ondo pasatzeko saio bat baizik. Beraz, oraingoan ere ez hutsik egin eta zatoz gurekin Kantari; Bergaran itxarongo zaitugu.
Goiena telebistan, aste honetan Oñatiko ikuskizunak eskaintzen ari gara. Bada, Oñatiko saioekin bukatutakoan, Bergarako saioak eskaintzen hasiko gara. Kantariren emisioak hauek izaten dira: astelehenetik egubakoitzera arratsaldeko 19:15ean eta errepikapenak hurrengo eguneko eguerdian, eta zapatuan eta domekan aste guztian zehar eskainitako saio guztiak emititzen ditugu.
Horrez gain, Kantari atarian ere, saio guztiak sarean ipintzen hasi gara.

Oñatiko gaztetxo batzuk Kantari ikuskizunean. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko