Itzuli

Bergarakoa izan ezik bide guztiak itxita

2012-02-02 17:17:58 Larraitz Zeberio

Haurrak dira orain protagonista: lerak, elur bolak eta elurretako panpinak.

Azken ordua (16:00etan eguneratua): Elurra gogotik botatzen du tarteka, eta sendotzen hasi da. Une honetan 7,5 zentimetroko elur geruza dago Elgetan eta -3 graduko tenperatura.

Errepideak

Bergarara doana da zabalik dagoen bide bakarra eta hori erabiltzeko gomendioa egin dute. Udaleko makinak eta Diputazioak ipinitakoak lanean ari dira.

Egunean zehar zenbait ezuste izan dira herrian, tartean Kantoiko aldapan patinatu eta aurreko aldean aparkatuta zegoen autoa jo du beste batek.

Umeak gustura

Eskola gaur ez da nahi orduko amaitu eskolako neska-mutikoendako. Bizkor batean meriendatu eta herri inguruko aldapetara irten dira lera eta guzti. Haur poz garrasiak entzuten dira nonahi. Elur bolak, elurretako panpinak eta lerarekin egindako lasterketak dira protagonista.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Haurrak elurretan jolasteko prest. Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz