Itzuli

Bergarako Real-zaleak taldea aurkeztuko dute gaur, Agorrosinen

2010-03-10 10:38:11 Xabi Urzelai

Bergarako Real-zaleak taldeak otsailean egin zuen lehenengo batzar orokorra, eta orduan eratuta geratu zen zale txuri-urdinen talde berria. Aurkezpen ofiziala egiteko, baina, Realak erabakitzen du eguna, egutegiaren arabera. Eta gaur, eguaztena da eguna. Agorrosinen batuko dira (19:30) peñakoak Realeko zuzendaritzako kideekin eta hainbat jokalarirekin.

Bergarako Real-zaleak  talde berria talde txuri-urdinaren 108.a izango da, eta ospakizunera Bergarako beste jarraitzaile talde batzuk ere gonbidatu dituzte –Athleticekoak eta Real Madrid taldekoak–. Hala, zuzendaritzako kideekin batera, tartean Juanjo Arrieta bergararra egongo da– Realeko hainbat jokalari ere egongo dira: Jon Ansotegi, Mikel Labaka eta Markel Bergara. Laugarren jokalari bat ere izango da, baina konfirmatu gabe dago oraindik Mikel Aranburu edo Mikel Gonzalez izango ote den.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Bergarako Real-zaleak taldea aurkeztuko dute gaur, Agorrosinen Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz