2012-02-08 10:50:02 Larraitz Zeberio
Goizaldea gogotik bota da elurra; makinak lanean dira.
Herriko kaleak garbi daude; Julen Beretxinagak lanean dihardu elurra kentzeko makinarekin. Udal brigadako langileak ere gatza botatzen ari dira herriko hainbat tokitan.
Ohikoa den moduan Bergarako bidea erabiltzeko gomendioa egin dute udaletxetik. Gainerako bideak zabalik daude, baina makinak Bergarako bidea garbitzeko lehentasuna dute. Goizean, esaterako, herriko makinak garbitu du bidea Diputaziokoak ordubetean pasa ez direlako.

Julen Beretxinaga herriko kaleetan elurra kentzen. Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko