Itzuli

Baserritarrak, arbola mintegiak eta azoka biziberritzeko egitasmoaren aurkezpena, zapatuko azokan

2012-02-07 09:17:42 Ubane Madera

Aratusteak direla-eta, oraingo zapatuan egingo dute otsailari dagokion baserritarren azoka, berritasunekin egin ere. Izan ere, baserritarrez gainera olio, ardo eta sagardo ekologikoko postuak eta baserriko ogia duena ere izango dira. Era berean, sasoia izanda, arbola mintegiak ere izango dira bertan. Bestalde, Bagara Herrigintzak Arrasateko azoka plaza biziberritzeko prozesua aurkeztuko du hainbat eragileren laguntzarekin. 

 

Data berria du azokak, baina ordutegia betikoa izango da, 09:00etarako gertu izango dira-eta saltokiak Seber Altube plazan.

Azoka polita aurreikusten da, gainera, 20 bat postu izango direlako bertan. Tartean, saltzen barik ekimen baten aurkezpenean parte hartuko dute Arrasateko hainbat eragilek. Izan ere, Bagara Herrigintzaren eskutik herriko azoka plaza indarberritzeko hasita duten egitasmoa aurkeztuko dute. Eta egitasmo horretan parte hartzen diharduten hainbat stand ipiniko dituzte Seberren, besteak beste, zuzeneko musika ekitaldia egingo du La Jodedera Kuba-Euskal Herriko musika taldeak. 

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz