Itzuli

Baserriko produktuak: baserritik etxera zuzenean

2009-09-10 12:57:59 Aitziber Aranburuzabala

Baserriko produktuak zuzenean ekoizleari erosteko aukera sortu da gure ibarrean. Taldea sortu dute, bide hori bultzatzeko. Astero 15 euroren truke, lau pertsonarendako besteko produktuak batzen dituen otarra eskura daiteke. Ekimenaren gainean jardun dute Arrasate Irratian Rakel Perez de Arenaza eta Gaizka Olabarrieta Arrasateko ekoizleak eta Maitane Igartua Elkarhezitzen elkarteko ordezkaria. Jarraian duzue elkarrizketa entzungai.

Aipatutako taldearen baserriko produktuak eskuratu gura izanez gero, ekimenaren bultzatzaileek, itxaron zerrenda osatzen ari dira. Zerrendan parte hartzeko deitu 943 77 17 38 telefonora edo eskaera egin honako helbide elektronikoan: elkarhezi@telefonica.net.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz