2012-02-22 15:29:12 Ubane Madera
Uda urruti samar ikusten den arren, Txatxilipurdi elkartea hasi da udalekuak prestatzen. Irekiak (Arrasaten), itxiak (Zerain eta Orio-Aian) eta ibiltariak (Kosta ala Kosta) izango direla iragarri dute.
Arrasaten 2-10 urte bitartekoendako udaleku irekiak antolatuko dituzte. Udaleku itxiak, berriz, Zerainen egingo dituzte 10-12 urtekoendako, Bergarako Jardun elkartearekin elkarlanean. Eta Orio-Aia ere aukeratu dute beste urte batez udaleku itxiak egiteko, 12-14 urteko gazteendako.
Horrekin batera, 14-16 urte bitartekoendako Kosta ala Kosta izeneko udaleku ibiltariak egingo dituzte, Bergarako Jardun eta Soraluzeko Pil-pilean elkarteekin elkarlanean.
Udalekuetarako izenemate eta bestelakoak oraindik zehaztu barik daude. Datozen asteotan jakinaraziko ditu xehetasunak Txatxilipurdi elkarteak.
udalekuak-san-fermin-2011-46_204.028410489 Argazkia handitu
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko