Itzuli

Auto-ilara luzeak Arrasate-Aretxabaleta saihesbidean

2010-02-08 13:52:23 Arritxu Barruso

Hiru autok elkar jo dute GI-627 errepidean, Aretxabaletan, Gasteizko noranzkoan. Istripua 13:20ean gertatu da; autoek errepidean jarraitzen dute oraindik eta Ertzaintza txandaka ari da paso ematen ibilgailuei. Auto-ilarak luzeak dira momentu hauetan; Arrasaten, esaterako, saihesbidea hartzeko auto-ilara herri barruraino iristen da, Udala plazaraino, hain justu ere.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz