Itzuli

Aurtengo berrikuntzekin Alardea biziagoa eta alaiagoa izan da

2010-07-18 20:01:31 Arantzazu Ezkibel

“Hi, mairu, jaitsi hadi zaldi gainetik”, esanez hasi zuen diskurtsoa Generalak, Joseba Iparragirrek. Azken urteetako ohitura jarraituz, Generalak Mairua bere gain hartu zuen Antzuolako plazan. Hala ere, aurtengoa ez da azken urteetako alarde berdina izan. Alaiago, biziagoa izan da aurtengoa. Berrikuntzak izan ditu, eta herritarrek gustura hartu dituzte berrikuntzok. Mairuak, esaterako, bere musika banda izan du aurten.

Dantzak alardean sartu dituzte

Alde batetik, dantzak alardean sartu dituzte. Alardea goiko eta beheko auzoetara joan zen bitartean, dantzariek makila-txiki, arku-dantza eta zinta-dantzak egin zituzten plazan. Alardea plazara iritsi zenean, ostera, neskek egin zuten dantza. Hori izan zen berrikuntzetako bat. Nesken dantza berria izan da; eta, baita Alfredo Gonzalez Chirlaqueren Antzuolako mairuaren martxa ere. Bestalde, iaz Antzuolako doinuak lana estreinatu zuen Bergarako Udal Bandak; bada, aurten Antzuolako txistulari taldeak eta metal taldeak jo du aipatutako doinua.

Gonzalez Chirlaque omendu zuten

Alarde amaieran Gonzalez Chirlaque omendu zuten. Antzuolako mairuaren martxako partitura eman zioten, eta baita jaietako zapia ere.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Aurtengo berrikuntzekin Alardea biziagoa eta alaiagoa izan da Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz