Itzuli

Aurpegi ezagun ugari Sustaturen urteurren jaian

2006-12-13 20:49:36 Maider Arregi

Goiena eta CodeSyntax enpresetako kideak, blog komunitate ezberdinetako blogariak, tartean, Joxe Arantzabal, Mikel Irizar, Goio Arana, Elena Laka edota Mikel Iturria eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordea, Patxi Bazterrika izan dira bosgarren urteurreneko ekitaldi jendetsuan. Aipatzekoak izan dira Ed Freyfogle eta Iban Zalduaren hitzaldiak. Izan ere, Interneten erabileraren gaineko bi ikuspuntu ezberdin azaldu dituzte.

Blog lehiaketako irabazlea Mikel Alvarez blogaria izan da. Hauxe bere bloga: www.blogak.com/theindezents

Eta irakurri hemen epaimahaiak saritu duen artikulua.
Zozketatzen ziren bi ipotxen irabazleak berriz Mikel Iturria: www.eibar.org/blogak/iturri eta Goio Arana: www.goiena.net/superbai izan dira.

Seguru han eta hemen blog ugaritan gaurko ekitaldiaren informazio ugari aurkituko dituzue. Hemen joango gara gehitzen sarean aurkituko ditugun mezuak.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Aurpegi ezagun ugari Sustaturen urteurren jaian Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz