Itzuli

Atzerrian dabiltzan euskaldunendako komunitatea sortu nahi du eskoriatzar batek

2008-03-03 10:06:05 Maider Arregi

Joseba Gabilondo, JGabiMark, informatikari eta blogari eskoriatzarrak atzerrian dabiltzan Euskal Herriko internautentzako komunitate bat sortzeko premia ikusi du. Webgunearen helburua Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal herritarren bilgune izatea da. Elkarren artean lagundu, ezagutu eta kontaktua izateko asmotan komunitatea sortu du Joseba Gabilondo eskoriatzarrak.

Euskal komunitatea sortu aurretik,  Spaniards.es komunitatean izena eman zuen Gabilondok; baina arazo batzuk izan zituen komunitate horretako erabiltzaile batzuekin. Izan ere, Webgunean bere perfila egiterakoan ez zuen  Euskal Herria aurkitu. Ondorioz,  Interneten askotan erabiltzen zuen bezala Antartida jarri zuen  herrialde gisa bere perfilean. Horrek zenbait erabiltzailerekin arazoak eragin zizkion eta bere kontra hasi ziren.  Joseba Gabilondok guztia nola gertatu zen kontatu du bere blogean: www.danbolinerokua.com

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Atzerrian dabiltzan euskaldunendako komunitatea sortu nahi du eskoriatzar batek Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz