Itzuli

Aste Zapatista, gaurtik Eskoriatzan

2008-06-16 09:10:56 Iker Barandiaran

Astelehenetik, hilak 16, zapatura arte V. Aste Zapatista egingo dute herrian. Eskoriatzako eta Aretxabaletako Zapatisten Lagunek antolatzen dute, Amuskaren laguntzarekin.

1995etik 2002ra bitartean, hainbat herritarrek urtero zapatismoaren aldeko hainbat ekintza egin zituzten, baina 2003an, egitarau zabala egiten hasi ziren.

Berbaldi interesgarriak

Astean, berbaldi interesgarriak egingo dituzte: astelehenean Gasteizkoak taldekoek Kasko urdinen alde iluna berbagai izango dute; martitzenean, Yurrek indigenekin bizi izandako esperientziak azalduko ditu erretiratuen egoitzan; eta egun berean, ESK-ko kide batek Mondragon Taldearen ereduaren gaineko hausnarketa mahai gainean jarriko du kultura etxean. Horrez gain, eguaztenean etorkinak integratzeko berbaldi-tailerra egingo dute kultura etxean; eguenean mugimendu zapatista izango dute berbagai; eta egubakoitzean, elikagaien erabilera egokia azalduko dute.

Filmak, jokoak eta musika

Bestalde, astelehenean Los fantasmas de Abu Grahib filma emango dute Nairan, eta eguaztenean, Lucio Inkernun. Eguenean eta egubakoitzean, hurrenez hurren, Julen Cobosen kontzertua eta Zapajokoak izango dira. Bukatzeko, zapatuan jaia egingo dute, eta bazkarirako txartelak salgai daude Inkernun, Nairan, Urbaltzen Txikibarren eta Akerren.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Aste Zapatista, gaurtik Eskoriatzan Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz