Itzuli
Asel Luzarraga errudun jo du Txileko Justiziak
2010-09-02 17:35:50 Jon Berezibar
Lehergaiak egiteko materiala etxean izateagatik epaitu eta errudun jo dute idazle eta gureko blogari bilbotarra. Zigorra datorren martitzenean emango dute jakitera, fiskal nagusiak bost urteko espetxe zigorra eskatu badu ere. Txileko Arma eta Lehergailuen Kontrolari buruzko legea urratu duelakoan abuztuaren 25ean hasi zen epaiketa eta gaur jakin da errudun jo dutela. Otsailaren 10a ezkero, etxeko atxiloaldian egon da Luzarraga.
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko