Itzuli

Arrate baserrirako bide sarrera egokitzen hasita daude

2009-06-04 12:12:47 Mirari Altube

Landagipuzkoa 32 egitasmoko dirulaguntzari esker konpontzen dabiltzan bide sarreren lanak aurrera doaz. Dagoeneko bukatuta dituzte Gatzagaingoa eta Olaun Goikoa baserrirakoa eta orain Arratekoa konpontzen hasi dira.


Konponketa horien helburua da bide sarrera horietan guztietan ikuspena hobetzea eta auto gidariek segurtasun handiagoarekin egitea sartu-irtenak. Alkatea pozik dago orain arte egindako lanekin eta Arratekoa ere konpondu beharrean zegoen bidegurutzea da: "Hemen ere lur zati bat kenduko dute ikuspena hobetzeko". Hain zuzen lan hori izango da guztien artean korapilatsuena eta luzeena.


Hirugarren hori konpondutakoan bakarra geratuko da egiteko: Burdinkurtzekoa. Hilabete batean bukatuta izango direla lan guztiak uste du Udalak. Eta guztiz bukatzeko Goierri auzorako bide sarreran hainbat seinale eta ispilu jarriko dituzte.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz