2012-02-06 12:40:21 Ubane Maderaerantzun 1
Aberia dute Arrasateko Udaleko telefonoan, eta une honetan telefono finkotik deituz gero, ezin da komunikaziorik lortu. Bai, ordea, poltsikoko telefonotik deituz gero.
Telefonicaren aberia dela abisatu dute Udaletik eta tarte batean horrela segituko dutela, nahiz eta dagoeneko badabiltzan konpontzeko ahaleginetan.
Joan den astelehenean ere gauza bera gertatu zitzaien.

Telefono aparailua. Argazkia handitu
Erantzunak
Monika Belastegi - 2012-02-06 14:36:58
Arazoa konponduta, telefono mota guztietatik dei daiteke udaletxera.
Egin login erantzunak uzteko