2012-02-04 09:00:00 Arritxu Barruso
Aroztegi aretoko batzorde mistoak itxi du 2012an Aroztegi aretoan egingo diren erakusketen egutegia. Amaitu berri den Nekane Lazkanoren argazki erakusketarekin, guztira 16 erakusketa egongo dira aurten Barrenkaleko aretoan. Bergarako Udalak gainera, dagoeneko aurreratu du 2013an Benito Cantero argazkilaria eta Bingen de Pedro margolaria gonbidatu nahi dituela Aroztegira.
Aurtengo programazioari dagokionez, 12.600 euroko aurrekontua izango du Aroztegi aretoa 16 artista horien lanekin betetzeak.
Oreka mantendu nahian
Batzorde mistoak adierazi du egitaraua erabakitzerako orduan arte plastiko ezberdinen arteko oreka bilatu nahi izan dela. Horrez gain, artisten sexuari erreparatuta, aukera berdintasuna bermatu nahi izan dutela azaldu dute.
Aroztegi aretoa zabalik egongo da 2012an, asteartetik ostiralera (18:00-20:30), zapatuetan (12:00-14:00 eta 18:00-20:30) eta domeketan (12:00-14:00).
Erantzunak
Egin login erantzunak uzteko