Itzuli

Arkupen egongo da bihar Elvi, 'Ventriloqueando' ikuskizunarekin

2009-06-14 20:46:02 Mirian Biteri

Elvi Ventri-Loco sabeliztuna Arkupen izango da bihar, astelehena. Erretiratuendako 'Ventriloqueando' izeneko ikuskizuna eskainiko du Elvi Ventri-Loco ezizenaren atzean ezkutatzen den Ramon Irizarrek, Zaraia aretoan, 16:00etan.

Ordubete inguru irauten duen emanaldian Elvik hainbat pertsonai aurkeztuko dizkie ikusleei. Horiekin umorean oinarritutako elkarrizketak, sketchs-ak eta istorioak kontatuko ditu. Panpinekin batera, hainbat objektu erabiliko ditu, horiei bizia eta mugimendua emanez. Ikuskizuna amaitu aurretik, publikoaren parte hartzea eskatuko du.

Sabeliztunaren arloan esperientzia handia du Ventrik. Jendea entretenitzeko modu hori zirkotik datorkio. Gaztea zela  Europako hainbat zirkutan, pailazo lanak egin zituen bitartean,  klown, magia, antzerkia eta musikan lehen urratsak eman zituen. 1989. urtean, sabeliztunen artean  murgildu zen. Ordutik hona, arlo hori telebistarekin uztartu du.  

Margolanak ikusgai

Elviren umore emanaldiaz gain, badaude Arkupen beste hainbat ekimen. Zirkoa eta txotxongiloen gaineko erakusketa bihar arte bisitatu daiteke; eta martitzenetik aurrera, pintura ikastaroan parte hartu dutenen lanak ikusi ahalko dira ondorengo ordutegian: astelehenetik egubakoitzera, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta zapatuetan, 11:00etatik 13:00etara. Ekainaren 30a arte egongo da erakusketa hori zabalik.

Eguenean, bestalde, Zigor Etxeberriak Crecer navegando ikus-entzunezkoa eskainiko du Zaraia aretoan, 19:30ean. Ekimenik ez da falta asteon Arkupen.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Arkupen egongo da bihar Elvi, 'Ventriloqueando' ikuskizunarekin Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz