Itzuli

Elurragatik egoerak okerrera, bereziki Leintz aldean

2012-02-02 12:47:48 Eneko Azkarate2 erantzun

Azken ordu hauetan, bereziki Leintz aldean, elurra bota eta bota diharduenez, arazoak dira errepidean. Arrasatetik Aramaiora bitartean, esaterako, ibilgailuak gero eta polikiago doaz, ilarak sortu dira, kateak behar dituzte arazo barik gidatzeko eta auto eta kamioi banak, esaterako, arazoak izan dituzte. Kurtzeta kamioiendako itxita dago. Halaxe berri eman digu Txomin Madinak, lekutik bertatik. Bestalde, Leintz gatzaga erabat itxita dago.

Erantzunak

Oihana Elorza - 2012-02-02 13:27:21

Elurra denean ibilgailuaren argiak piztuta eraman behar direla ari da gogora ekartzen Ertzaintza Oñatiko Polimeroko biribilgunean, multak jartzen.

Leire Kortabarria - 2012-02-02 14:49:50

Zubillagan, ezbehar arina izan du automobil batek. Hantxe daude udaltzaingoak. Esan bezala, ondorio larririk bako ezbeharra izan da.

Egin login erantzunak uzteko

Nabigatu euskaraz