Itzuli

Aratuste-martitzena primeran igaro zuten Antzuolako erretiratuek

2012-02-22 09:18:44 Maider Arregi

Aratuste-martitzenetan tradizio bilakatu da herriko erretiratuek merienda eta mozorro lehiaketa egitea. Aurten ere giro paregabean ospatu dituzte Aratusteak eta gorputza berotzeko txokolate-jana egiten ikusi ditugu. Guztiak ez dira mozorrotu baina guztira 80 lagun inguru batu dira; horietako batzuk paperean ondo sartuta mozorrotuta ikusi ditugu. Aurten, lehen saria 14 botorekin, Karmen Egañarendako izan da Isabel Pantojaren mozorroaz; bigarren, Antoni Egaña sherif mozorroaz; eta hirugarren, Migel Montori apaiz jantzita.

Erantzunak

Egin login erantzunak uzteko

Txokolate-jana egin zuten erretiratuen egoitzan Argazkia handitu

Nabigatu euskaraz